Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte
Irailaren 30ean hasiko dira ikastaroak, baina lehenago eman beharko da izena: ekainaren 3tik uztailaren 12ra bitartean. Bi aukera egongo dira horretarako: kiroldegira joatea, edo online formularioa betetzea. Gazteen eta helduen ikastaroetan izena emateko epea datorren astean zabalduko da.
Haurrei zuzendutako uretako jardueren eskaintzaren berri eman du Zumaiko Udalak. Irailaren 30etik ekainaren 20ra bitartean izango dira ikastaroak, eta bi talde nagusitan banatuta dago eskaintza: bata, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurtxoei zuzendutakoa; eta, bestea, 3 urtetik gorakoena. Ikasturte berriko eskaintza aurkeztearekin batera, haurren igeriketa ikastaroen inguruko galdetegitik ateratako ondorioen berri eman du Kirol sailak (irakurri beherago).
Ikasturtea irailaren 30ean hasiko bada ere, orain eman beharko da izena: ekainaren 3tik uztailaren 12ra bitartean. Bi aukera egongo dira horretarako: kiroldegira joatea, edo online formularioa betetzea:
Eskaintza:
Haurtxoen uretako jarduerak: 6 hilabete eta 3 urte bitartekontzat
EGUNA |
ORDUA |
BAZKIDEAK |
EZ BAZKIDE |
|
Haurtxoen uretako jarduerak (6 hilabete- 3 urte) |
Ostiralean (30’) |
Eskaeraren arabera |
103,25€ |
266,75€ |
OHARRA:
-
Ikastaroan haurrekin laguntzaile bakar bat onartuko da.
-
Haurtxoak bazkide gisa ikastaroa egiteko gurasotako batek izan behar du bazkide.
Haurren uretako jarduerak: 3 urtetik gorakoentzat
MAILA |
EGUNA |
ORDUA |
BAZKIDEAK |
EZ BAZKIDE |
Itsas izarra |
Astean behin (30’) |
16:30etatik aurrera |
103,25€ |
266,75€ |
Dordoka |
||||
Karramarroa |
||||
Ixkira |
||||
Olagarroa |
||||
Antxoa* |
Astean behin (45’) |
18:30etatik aurrera |
103,25€ |
266,75€ |
Aingira* |
*Talde hauetako partaideek TAOSA igeriketa taldeak antolatutako saio osagarria egiteko aukera izango dute. Saio hau elkarteak kobratuko du (15€/hilean).
OHARRA:
-
Kontuan izan taldeak eskaeraren arabera antolatuko direla, eta mugak jarriz gero aukerak txikiagoak izango direla.
-
Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, antolatzaileak zozketa egiteko aukera izango du.
-
Ikastaroak 9 hilabeteko iraupena izango du eta bi zatitan ordainduko da.
-
Bazkideak: kontu korrontera urrian eta urtarrilean bidalitako erreziboen bidez.
-
Ez bazkideak: ikastaroan izena ematean.
-
-
Haurren saioetarako laguntza bat onartuko da aldagelatan.
-
Saioak ikusteko eremurik ez dago. Saioak ikusteko egunak kiroldegiko harreran jarriko dira.
Galdetegiaren emaitzak:
Igeriketa-ikastaroei buruz egindako inkestan 149 erantzun jaso ondoren, honako ondorio hauek atera ditu Zumaiako Udaleko kirol sailak:
- Guraso gehienen esanetan, igeriketa-ikastaroetan parte hartzeko helburu nagusia oinarrizko maila lortzea da. Honakoa da, zehazki, galdetegia erantzun dutenek zehazten duten lehentasun-hurrenkera:
- Oinarrizko igeriketa maila lortzea, ezbeharren bat gertatuz gero bizirik iraungo duela bermatzeko.
- Aisialdirako alternatiba bat eskaintzea (surfa, piraguismoa eta bainua hondartzan).
- Ondo igeri egiten ikasi.
- Igeriketa jarduera fisiko gisa praktikatzea.
- Konpetentziarantz/errendimenduarantz orientatzea.
- Inkesta bete dutenen artean % 66,4k uste du helburu horiek erabat betetzen direla, eta % 30,2k erdizka betetzen direla.
- Jardueren maiztasunari dagokionez, % 53k nahiago du jarduera astean behin egin, eta % 47k, berriz, astean bitan. Emaitza horiek ikusita, aurten Udalak astean egun bateko saioak eskainiko ditu, baina etorkizunean astean bi eguneko saioak ezartzeko lanean ere hasiko da.
- Parte-hartzaile gehienek adierazi zuten ikastaroetan izena emateko asmoa zutela urteko hiru hiruhilekoetan.
- Hobekuntzen atalean, bi gai garrantzitsu nabarmendu dira: jardueren ludikotasuna hobetzea eta izen-emate telematikoa jartzea. Iruzkin horiek kontuan hartu ditu Zumaiako Udalak, eta, izen-emate telematikoari ateak zabaldu ondoren, ludikotasunean nola sakondu ere aztertuko du.
Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie inkesta bete zuten guztiei, eta, halaber, ikastaroetan eta ematen diren zerbitzuetan hobekuntzak txertatzen jarraitzeko borondatea agertzen du.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20