Esnea eta jogurtak, baserritik eskura
Mareaerrota plazaren parean Santa Klara baserriko esnekiak erosteko aukera izango dute herritarrek aurrerantzean. Zapore desberdinetako jogurt naturalak eta esne osoa eskuratu daitezke bertan, egunekoak eta pasteurizatuak.
Aurrerantzean, Santa Klara baserrian ekoitzitako esnekiak zuzenean erosi ahal izango dira Zumaian. Ardantzabideko sarreran —Mareaerrota plazaren parean— dago etxola berria, eta, esne osoa zein jogurtak eskuratu daitezke bertan. Zumaiako Udalak eta Urkome landa garapenerako elkarteak sustatu dute ekimena, eta, tokiko eta landa eremuko jarduera ekonomikoa sustatzeaz gain, herritarrei bertako eta kalitatezko produktuak gerturatzea dira helburuak. Lehiaketa publikoa egin zuten iaz, eta Santa Klara baserriak lortu zuen esleipena.
Esne litroa 1,30 euroan salduko da bertan, eta 70 zentimoan litro erdia. Gainera, etxolan bertan kristalezko botila berrerabilgarria erosi ahal izango da, 50 zentimoren truke. Jogurten kasuan ere, bi tamaina aukeratu ahal izango dira, eta, jogurt naturalaz gain, beste lau zaporeko jogurtak prestatu dituzte Santa Klarako ekoizleek.
Gaur inauguratu dute esne makina berria Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak, Maite Mancisidor Santa Klara baserriko abeltzainak, eta Leire Arana Urkome elkarteko lehendakariordeak. Guztiek ere ekimenak harrera ona edukitzea espero dute, eta tokiko eta landako jarduera ekonomikoa sustatuko duten bestelako proiektuen aurrekari izatea.
Albiste erlazionatuak
Tokiko garapena
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/03/28
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak 2023/10/27
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2023/07/04
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24