Gabonetako ekitaldietan laguntzeko herriko taldeei deialdia
Aurtengo Gabonetan herritarren parte hartzea eskatzen duten ekitaldiak izango dira: jaiotza, erregeentzat karta-jasotzea eta kabalgatak. Izen-ematea azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.
Erregeentzako karta-jasotzea eta kabalgata egingo dira aurtengo Gabon jaietako ospakizunetan. Ohikoa denez, Zumaiako Udalak herriko elkarteen laguntza eskatzen du ekitaldi horiek aurrera eramateko.
Herriko talde eta norbanako ugarik hartu izan dute parte, baina antolaketan laguntza eskainiko duen talde handi baten beharra ere badu Kultur Sailak. Lan guztiak Kultur eta Turismo sailetako ordezkariekin batera zehaztu eta burutuko dira.
Laburbilduz, lankidetza beharko da honako ekitaldietan:
- Abenduaren 24an: arratsaldean Jaiotzan
- Urtarrilaren 4an: Erregeen pajeekin batera haurren kartak jasotzean
- Urtarrilaren 5an: Jaiotza Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Kabalgataren prestaketa eta ibilbide osoan laguntza.
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek azaroaren 12ra bitartean izango dute aukera, Alondegia kultur etxean, 943 86 10 56 telefonoan edo kultura@zumaia.eus helbidean.
Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.
Nor aurkez daiteke?
Zumaiako herriaren edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.
Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean dirulaguntzak emateko onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
Albiste erlazionatuak
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



