Gaztegune zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak
Gaztegune zerbitzua emateko proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, uztailaren 16ra arte. Gaztegunea igandero zabaltzea ahalbideratuko du kontratazio berriak.
Gaur hasi eta uztailaren 16an bukatuko da Gazteguneko zerbitzua emateko proposamenak aurkezteko epea. Bi urteko iraupena izango du kontratuak, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, eta urteko kontratuaren aurrekontua 99.251,46 eurokoa (BEZ barne) izango da.
Deialdi berriarekin Gazteguneak igandero irekiko ditu ateak –orain artean hilabetean bi igandetan eskaintzen zen zerbitzua–.
Interesdunek Zumaiako Udalaren kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio guztia.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
Zumaia bizitzeko da
Gaztegunea
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- 2012an jaiotakoentzako ate ireki saioak eta jolasak egingo dituzte Gaztegunean 2024/06/03
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06