Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako saioa izango da igandean Zumaian
Aita Marin izango da bertso-saioa, 17:00etan. Sarrerak aurrez daude salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean. Agortzen ez badira, igandean bertan erosi ahal izango dira zineko leihatilan, 16:00etatik aurrera.
Zumaian jokatuko den saioan sei bertsolari igoko dira Aita Mariko oholtzara: Ander Lizarralde Jimeno, Beñat Jauregi Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jokin Bergara Eguren eta Unai Muñoa Amundarain
Saioko irabazleak zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Agortzen ez badira, zineko txarteldegian erosi ahal izango dira igandean bertan 16:00etatik aurrera.
Jon Maia, final-laurdenetan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izango da Jon Maia Zumaiako bertsolaria. Final-laurdenetan hasiko du txapelketa duela lau urteko finalera iritsi zelako. Eibarko Coliseo antzokian egingo du estreinaldia urriaren 26an, 17:00etan hasiko den saioan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren inguruko informazio guztia lotura honetan.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



