Hamar sagardo etxek eskainiko dute sagardoa Euskal Jai egunean
Aburuza (Aduna), Bereziartua (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Satxota (Aia), Urdaira (Usurbil), Ekain eta Gartziategi izango dira sagardo dastaketako ekoizleak.
Ostiralean ospatuko den Euskal Jai egunean egingo da sagardo dastatzea Eusebio Gurrutxaga plazan, arratsaldeko 19:00tatik aurrera. Bi zatitan banatuko dituzte postuak: bost Odieta aldean egongo dira, eta beste erdia plazaren hasieran. Bertan egongo dira baita edalontziak salgai. Berrerabilgarriak izango dira eta 2 euroko kostua izango dute. Sagardo dastaketaren ostean edalontzia itzuli ezkero, euro bat emango zaio erabiltzaileari.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 13ra arte 2026/01/26
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



