HAPO berriaren diagnostiko saioak azaroaren 9an eta 11n, 'online'

2020/11/03

Telematikoki egingo dituzte bi saioak, eta ez da aurrez izena eman beharko. Azaroaren 9ko saioa euskaraz izango da, eta 11koa gazteleraz.

 

Zumaiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO) lantzen jarraitzen du. Informazio-fasea bukatu eta gero, Aurrerakina lantzeko fasea hasiko da datorren asteko saioekin. Fase honetako lehen ekintza diagnostiko-saioak izango dira. Horietan HAPOk zeharkatzen dituen gai guztiak aztertuko dituzte, eta aurreko fasean egindako partaidetza prozesuaren emaitzak eta informazio-dokumentua aurkeztuko dituzte, besteak beste. 

Bi saio egingo dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. 18:00etan izango dira bi hitzorduak, telematikoki. Zoom plataforma erabiliko dute saioak egiteko, eta dagoeneko eskuragarri daude online saiora sartzeko esteka eta pasahitzak.

Azaroak 9, astelehena (euskaraz)

Esteka: https://zoom.us/j/95651901914?pwd=UWNGSEZtRVNZMVVzVzE3TGVxSUh2QT09

Pasahitza: zumaia

Azaroak 11, asteazkena (gazteleraz)

Esteka: https://zoom.us/j/94290316741?pwd=aXF2SFFuUUhhUXVIUHNkYTROczhrQT09

Pasahitza: zumaia 

 

Informazio gehiago: https://hapo-zumaia.eus/eu/