Harrera Protokoloa aurkeztuko du Udalak datorren asteazkenean
Harrera Protokoloa aurkeztu eta gero, Xabier Aierdi soziologoak "Immigrazioaren errealitatean kokatzen" hitzaldia eskainiko du. Saioa otsailaren 3an izango da, Alondegian, arratsaldeko 18:00etan (izen-ematea: berdintasuna@zumaia.eus).
Zumaiara bizitzera heltzen den pertsona orok harrera integrala jasotzeko Harrera Protokoloa osatzeko prozesuan murgilduta egon da Udala azken hilabeteotan. Zumaiara bizitzera heltzen diren pertsona guztiak hartu ditu kontutan harrera protokoloa idazterako orduan.
Maider Alberdi zinegotziaren eta Karmele Gomez Berdintasun eta Gazteria teknikariaren arabera, harrera egituratu eta hobetzeko helburua dute. "Beharrei erantzuna eman nahi diegu, eta harrera lan hori egiten duten eragileak balioan jarri", esan dute.
Zumaiara iritsi berri direnentzat Harrera Protokoloa: irakurri hemen klik eginda
Zirriborroa eragileen eta ekarpenekin osatu eta gero, herritar guztien aurrean aurkeztuko dute datorren asteazkenean (otsailak 3). Aurkezpena egin eta gero, partaideek ekarpenak egiteko aukera edukiko dute, eta jarraian Xabier Aierdi soziologoak "Immigrazioaren errealitatean kokatzen" hitzaldia eskainiko du. 18:00etan hasiko da saioa, Alondegian, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita.
Herriko eragileekin elkarlanean
Harrera herritar guztiek egiten dutela jakinik, Udalean osatutako zirriborroa herritarrekin eta eragileekin batera landu dute. Hala, azken hilabeteotan Malen Etxea emakume migranteen elkartearekin, Emakumeon* Etxea elkartearekin, Darahli Sahararen aldeko taldearekin, Bakea kultur elkartearekin, Errefuxiatuen Harrera Taldearekin eta Larraina Euskara taldearekin bildu dira, ekarpenak jaso eta horiek harrera protokoloan inplikatzeko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Harrera herria
Berdintasuna
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/09/12