Haur sahararrei harrera egin die Zumaiako Udalak
Hemeretzi haur sahararrei harrera egin zieten atzo Zumaiako udaletxean. Zortzi urte inguruko gazteak uztailaren amaieran iritsi ziren Euskal Herrira, 'Oporrak Bakean' programaren barruan.
Darahli elkarteak kudeatuta, zortzi haur uda pasatzen ari dira Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako harrera-familiekin; gainerakoak, berriz, Kuartango aterpetxean (Araba) igarotzen ari dira uda Darahliko begiraleekin, Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuko berotik urrun.
Atzo, itsasontziz bisita gidatua egin ondoren, Iñaki Ostolaza alkateak eta Ainhoa Illarramendi zinegotziak harrera egin zieten udaletxean, eta eskola-materiala zuen motxila bat eman zieten. Taldeko argazkia atera ondoren, haurrak, harrera-familiak eta Darahliko kideak beste itsasontziz Santiago hondartzara joan ziren, arratsalde pasa.
Ekitaldi honekin sahararrek bizi duten egoera ikusarazi nahi izan dute, eta, horrekin atera, Zumaiako gazteek gaiaren inguruan hartutako jarrera eredugarria balioan jarri.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18



