Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren irizpide eta helburuak onartu ditu Udalak
Zumaiako Udalak herritarrek egindako ekarpenak eta izandako partehartzea eskertu nahi ditu.
Zumaiako Udalak onartu du dagoeneko HAPOren Irizpideen eta Helburuen dokumentua. 2021eko udaberrian Aurrerakina jendaurrean aurkeztu ondoren, Zumaiako etorkizuneko HAPO bideratuko duten irizpideak eta helburuak jasotzen dira bertan.
Irizpide eta helburuek izaera orokorrekoak zein espezifikoagoak barne hartzen dituzte. Irizpide eta helburu espezifikoen artean, natura-ingurunearekin, etxebizitzekin, mugikortasunarekin, espazio libreekin, jarduera ekonomikoekin, ekipamendu eta azpiegiturekin, mugikortasun alternatiboarekin eta ondarearekin lotutakoak daude, besteak beste. Orain arteko HAPOaren inguruko dokumentazio guztia, irizpideen eta helburuen dokumentua eta parte-hartzeari buruzko txostena barne, www.hapo-zumaia.eus webgunean dago eskuragarri.
Zumaiako Udalak, maiatzaren 14tik uztailaren 1era martxan egon ziren Aurrerakinaren jendaurreko erakusketako ekintzetan parte hartu izana eskertu nahi die herritarrei. Parte hartze saio desberdinak egon ziren, horien artean: erakusketa bat Alondegian bi bisita gidaturekin, hitzaldi informatibo bat (euskaraz eta gazteleraz), 2 parte-hartze saio presentzial eta maiatzaren 14tik uztailaren 1era aktibo egon zen parte-hartze digitala.
Partehartzearen erdia baino gehiago bide digitaletik egin zen (%58), laurden bat saio publikoen bidez (%26), %13 informazio-hitzaldian eta %4 erakusketarako bisita gidatuan. Parte hartzeko ekintzen emaitzetan ikusi ahal izan denez, mugikortasuna, ingurune naturala, etxebizitza eta ekipamenduak izan ziren parte-hartze handiena izan zuten gaiak, ondoren, espazio publikoak eta jarduera ekonomikoak hurbiletik jarraituz.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Komentua birgaitzeko proiektuaren exekuzioaren onarpena aztertuko dute asteazkeneko ezohiko osoko bilkuran 2022/06/20
- Aita Mari antzokiko lurra aldatu, eta besaulki berriak jarriko ditu Udalak 2022/06/10
- Etxebizitza turistikoak arautzeko duen proposamena aurkeztuko du udal gobernuak hilaren 18an 2022/05/13
- Itzurunbideko igogailua egiteko lau proiektu finalisten artean bozkatzeko aukera izango dute zumaiarrek maiatzaren 9tik 20ra 2022/05/06
Parte hartzea
- Abian da beste urte batez Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2022/07/18
- Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia egin die Udalak herriko taldeei 2022/07/04
- Bizikleta eguna egingo da larunbat honetan 2022/06/07
- Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuko azken leheneste saioa ekainaren 8an izango da 2022/06/06