Hondakin poltsak edukiontzietan sartzea eskatu du Zumaiako Udalak

2020/08/18
Azken asteotan edukiontzien ondoan hondakin poltsak agertu direla-eta, Udalak gainontzeko herritarrekiko errespetuz jokatzea eskatu du. Herria garbi mantentzeko eta hondakinen bilketa modu egokian egiteko ezinbestekoa da hondakinak ondo sailkatu eta poltsak edukiontzietan sartzea.

Azken asteotan zenbait herritarrek edukiontzietatik kanpo utzi dituzte hondakin poltsak, lurrean pilatuta. Halako egoerek zikinkeria eta kiratsa sortzen dute, eta gainera, ingurumenarekiko kalte nabarmena dakarte.

Herria garbi mantentzeko eta hondakinen bilketa modu egokian egiteko ezinbestekoa da hondakin poltsak dagokien edukiontzietan sartzea, eta egoera honen aurrean, gainontzeko herritarrekiko errespetuz jokatzea, eta hondakinak sailkatu eta dagokien edukiontzietan sartzeko eskatu du Udalak. Horrez gain, arazoa Urola Kostako Udal Elkartearekin batera aztertzen ari direla azaldu dute udal ordezkariek.