Igogailuak jartzeko diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira
Igogailuak jartzeko diru-laguntzen deialdi berria indarrean dago dagoeneko. Deialdiak 2019an zehar emandako udal baimena dutenentzat diru-laguntzak arautzen ditu. Diru-laguntzaren xedea da bi solairu edo gehiago dauzkaten eraikinetan igogailuak jartzeko laguntza ematea, betiere eraikinen erabilera nagusia etxebizitza izatea denean.
Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira igogailuak aldatzeko lanak, igogailuak jartzeko lanak familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzetan, eta oro har, promotore eta kontratistek egindako etxebizitza berrietako eraikinetan igogailuak jartzeko jarduerak. Aurrez igogailua izanda ere, irisgarritasun baldintzak hobetzeko helburua duten lanen kasuan (hau da, igogailua 0 kotaraino eramateko egiten diren obra-lanak) diru-laguntza jaso ahal izango da.
Diru-laguntza bakoitzak ezingo du gainditu aurrekontu babesgarriaren %20a (BEZa barne), ezta 6.000 euroko kopurua ere, eta ez du zerikusirik jaso daitezkeen bestelako laguntzekin.
Eskaerak Zumaiako Udaleko Erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, azaroaren 29ko 15:00ak baino lehen. Eskaerarekin batera honako dokumentuak entregatu beharko dituzte interesdunek:
-
Eskatzailearen datuak
-
Zer obra egiteko eskatu den diru-laguntza
-
Baimen eskaeraren kopia eta hala badagokio, emandako baimenaren akordioarena
Igogailuak jartzeko 2019 urteko dirulaguntzak eskatzeko deialdia
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- San Jose kaleko igogailua martxan dago 2019/10/03