Indarrean dago etxebizitza turistikoen eta apustu etxeen lizentzientzako moratoria
Zumaiako Udalak erregulatu egin nahi ditu etxebizitza turistikoak eta apustu etxeak, eta arau subidiarioen aldaketak egin bitartean ez du erabilera horietarako baimen gehiagorik emango. Moratoriak urtebeteko iraupena izango du.
Gaur egun, udal arau subsidiarioetan ez dago etxebizitza turistikoekin lotutako erregulaziorik, eta berdina gertatzen da apustu aretoekin ere. Beraz, orain arte ez zen inolako baldintzarik zehazten herrian horrelako erabilerak dituzten jarduerak martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren araudi orokorretik aparte. Hala, bi jarduera horiek arautu bitartean, Zumaiako Udalak ez du erabilera horietarako baimen gehiagorik emango, urtebetez. Erabakia ekaineko ohiko osoko bilkuran hartu zuen udalbatzak, udal talde politiko guztien adostasunarekin
Udalaren ustez, agerikoa da etxebizitza turistikoek urte osoko alokairu eskaintzan eta prezioan duten eragina. Horretaz gain, ordea, Udalak azpimarratzen du atari berdineko bizilagunen bizikidetzan eragina duen jarduera ere badela, eta ondorioz erregulatu eta zenbait baldintza jartzea beharrezkoa dela.
Hori horrela, beste zenbait Udalek daukaten moduan, Zumaiak ere arau subsidiarioetan erabilera hori erregulatzeko urtebeteko prozesua martxan jarriko da, parte hartze programa baten bidez herritarren eta inplikatutako parte ezberdinei entzunda, Zumaiarentzat egokiena den araudi propioa osatzeko. Prozesu hori martxan den bitartean Udalak moratoria aplikatuko du, eta ez du baimen gehiago emango etxebizitza turistikoentzat.
Horretaz gain, Udalak gogoratu du etxebizitza batek Eusko Jaurlaritzaren baldintzak bete eta erregistroan altan emanda egon behar duela alokairu turistikora bideratzeko. Udala jakitun da Zumaian orain arte legez kanpo alokatzen direla hainbat etxe, eta herritarrei gogorarazi nahi die isunak aurreikusten direla halako jarduerak legez kanpo martxan edukitzeagatik.
Apustu aretoen kasuan ere, arazo handiak sortzen dituen jarduera izanik, eta azken urteotan izaten ari diren zabalpena ikusita, arloa arautzeko beharra ikusi du: besteak beste, kultur eta hezkuntza ekipamenduetatik gutxienezko urruntzeak. Kasu honetan ere Udalak ez du irekiera baimenik emango araudia osatu bitartean.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Hirigintza
Etxebizitza
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30



