Irailaren 2an zabalduko da kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea
Lehorreko nahiz uretako ikastaroak antolatu dituzte kiroldegiko arduradunek. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.
Iazko eskaintzarekin alderatuz, hainbat jarduera indartu egin dira. TRX ikastaroak arrakasta handia izan zuen pasa den sasoian, eta ordutegi aukera zabalagoa jarri dute inor kanpoan geratu ez dadin. Lehorreko aukerekin jarraituz, jada ohikoak bilakatu diren ikastaroak daude: GAP, Zumba, Total Training, Cycling eta Pilates.
Igeriketan ere badira berrikuntzak: antxoa eta aingira taldeek klaseak ostiraletan jasotzeko aukera izango dute. Izena emateko orduan zehaztu beharko da zein egunetan gauzatu nahi den jarduera. Horrez gain, helduentzako hastapeneko, hobekuntzako nahiz erdi mailako ikastaroak aurkitu daitezke zerrendan.
Irailaren 30ean hasiko dira 2019/2020 ikasturteko ikastaroak abian. Irailean zehar udako jarduerak egongo dira, eta horietan izena emateko aukera zabalik dago oraindik.

Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10



