Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu dira
Eskaerak maiatzaren 31a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da, eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Zumaiako bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatzen ditu Udalaren araudiak. Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak eta eskaera orriak (2021)
Itzurun hondartza
Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, hiru eremu jarriko dira, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:
-
Santelmoaldea 1 (ezker aldean)
-
Santelmoaldea 2 (ezker aldean)
-
Itzuruntxikialdea (eskuin aldean)
Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.
EREMUA |
ORDUA 1 |
KOP. |
ORDUA 2 |
KOP. |
Santelmoaldea 1 |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Santelmoaldea 2 |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Itzuruntxikialdea |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Santiago hondartza
Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, eremu bat jarriko da, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:
-
Ibai aldea.
Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.
EREMUA |
ORDUA 1 |
KOP. |
ORDUA 2 |
KOP. |
Errepide alde/Ibai aldea |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
10 |
Eskaerak
Eskaerak 2021eko maiatzaren 31a lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Eskaerarekin batera araudian zehaztutako dokumentuak entregatu beharko dira.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18