Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Kirol Patronatuak
Eskaerak eta agiriak maiatzaren 13a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da, eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Zumaiako bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatzen ditu Udalaren araudiak. Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
> ZUMAIAKO ITZURUN ETA SANTIAGO HONDARTZAN URETAKO KIROL JARDUERAK EGITEKO ARAUAK (2022)
Itzurun hondartza
Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, hiru eremu jarriko dira, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:
-
Santelmoaldea 1 (ezker aldean)
-
Santelmoaldea 2 (ezker aldean)
-
Itzuruntxikialdea (eskuin aldean)
Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.
|
EREMUA |
ORDUA 1 |
KOP. |
ORDUA 2 |
KOP. |
|
Santelmoaldea 1 |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
|
Santelmoaldea 2 |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
|
Itzuruntxikialdea |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Santiago hondartza
Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, eremu bat jarriko da, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:
-
Ibai aldea.
Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.
|
EREMUA |
ORDUA 1 |
KOP. |
ORDUA 2 |
KOP. |
|
Errepide alde/Ibai aldea |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
10 |
Eskaerak
Eskaerak 2022eko maiatzaren 13a lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Eskaerarekin batera araudian zehaztutako dokumentuak entregatu beharko dituzte hautagaiek. Txostenen balorazioan oinarritutako hurrenkera zehaztuko du Kirol Patronatuak.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostiral honetan (uztailak 4), igogailuaren egituraren margoketa-lanak tarteko 2025/07/03
- Eskerrik beroenak, larunbateko egun bereziagatik 2025/05/28
- Gipuzkoako kostaldeko udalek hitzarmena adostu dute Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin, hondartza denboraldiko gastuen karga arintzeko 2025/05/22
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



