Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuen barruan, MEREZIMENDUAK AURKEZTEKO epea zabalik
Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez zenbait plaza egonkortzeko prozesuan murgilduta dago Zumaiako Udala. Prozesu horren barruan, behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin batera, lau lan eskaintzaren prozesuetan merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du Udalak.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Martxoan lau plaza betetzeko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, eta, orain, prozesu horien barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak, eta autobaremazio probisionalak argitaratu ondotik, behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu, eta merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du.
Haur teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
> Merezimenduak aurkezteko epea: uztailak 14-abuztuak 1 (biak barne)
Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA)
> Merezimenduak aurkezteko epea: uztailak 15-abuztuak 2 (biak barne)
Ludotekako hezitzaile 2 plaza (LEHIAKETA)
> Merezimenduak aurkezteko epea: uztailak 15-abuztuak 2 (biak barne)
Egonkortze-prozesua administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko Enplegu Publikorako Eskaintza bat da, eta hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik osatuko.
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- [AKATS ZUZENKETA] Gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak 2023/09/15
- [ZUZENDUTA] Zabalik daude gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak 2023/09/13
- Egonkortze prozesuaren barruan, 13 lan eskaintzaren behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak 2023/09/01
- Aldi baterako garbitzailea kontratatzeko prozesuaren barruan, behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Udalak 2023/07/19
Egonkortze prozesua