Jostailu erakusketa egingo da asteburuan ludotekan
4 urtetik gorako haurrei zuzendutako jolasen bilduma erakutsiko dute azaroaren 26an eta 27an ludotekan, 17:00etatik 20:00etara. Gainera, hezitzaileek jostailuen inguruko orientazioa eskainiko dute.
Asteburu honetan, azaroaren 26 eta 27an, jostailu erakusketa izango da ludotekan. Bertan, 4 urtetik aurrerako haurrentzat egokiak diren jolasak izango dira ikusgai. Haur zein helduek jolasak ezagutu eta horiekin jolasteko aukera izango dute. Ez da ohiko ludoteka zerbitzua izango, eta horren ordez, ludotekako hezitzaileak orientazio lanak egingo dituzte. Bi egunetan 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.
Gainera, larunbatean, 17:00etatik aurrera Kbi xake taldeko kideen bisita izango dute. Xakearen oinarrizko arauak eta elementuak erakusteaz gain, haurrekin xake txapelketa egingo dute.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



