Juan Belmonte kaleko ur hornidura sarea berrituko da datozen hilabeteotan
Zumaiako Udalak 400.000 euro inguru erabiliko ditu sarea osorik berritu eta hartune berriak jartzeko. Gaur egungo hodiak oso zaharkituta daude, eta ur asko galtzen da gune horretan.
Juan Belmonte kaleko ur hornidura sarea kaltetu dago, eta bere balio-bizitza agortu da dagoeneko. Horrek ur kopuru handiak xahutzea dakar, besteak beste. Hori horrela izanik, gune horretako sare osoa berrituko du Udalak, 308 metro lineal zehazki. Gainera, hartune berriak jarriko dira. Lurrazpiko konponketak egin eta gero, eremu osoa asfaltatuko da. 396.340 euro erabiliko dira lan horietarako.
Juan Belmonte kaleko 29. ataritik Amaia plazara arteko hoditeria da berrituko dena, eta hiru fasetan egingo da obra. Lehenengo fasean plaza gorriko guneko hoditeria berrituko da, oinezkoen bidean kokatutakoa. Lan horiek amaituta Amaia plazara arteko hodiak jarriko dira. Horiek horrela, lanak maiatza erdiralderako amaituta egotea aurreikusten da.
Lanek irauten duten bitartean trafikoan aldaketak izango dira. Udalak garaiz jakinaraziko ditu aldaketak.
Eremu honetako ur hornidura sarea da konponduko dena:
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Auzoak
- Estazio kaleko trafikoan aldaketak egongo dira hurrengo egunetan, asfaltatze lanak direla-eta 2023/06/09
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21
- Narrondo eta Iraeta arteko bide berdearen obrak lehenbailehen hasteko eskatu diote Zestoako eta Zumaiako alkateek Foru Aldundiari 2023/03/03
- Eskura udal aldizkariaren seigarren alea webgunean ere bai 2023/02/15