Herrialde Katalanetatik Zumaiara bisita, 'ekosistema kooperatiboa sortzeko hasita bidea' ezagutzeko
Bartzelonako XES sarea, Ciutat Invisible kooperatiba, eta Pompeu Fabra unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean graduondoko ikasleak eta Lleidako Ponent Coopera Ateneuko kideak Euskal Herrian izan dira egunotan, bertako esperientzia, eredu eta proiektu kooperatiboak ezagutzen. Larunbat arratsaldean Zumaian izan ziren.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruko Euskal Herriko hainbat ekimen ezagutu dituzte egunotan Herrialde Katalanetatik etorritako hainbat kidek. Proiektu eta sare kooperatiboetan lanean ari dira horietako batzuk, eta Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen inguruko graduondoko ikasleak dira beste batzuk. Olatukoop sarearen eskutik etorri dira Euskal Herrira, eta Zumaian pasa zuten larunbat arratsaldea.
Zumaian zenbait elkarteko kidek eta ordezkari politikoek egin zieten harrera, eta herrian sortzen ari den "ekosistema kooperatiboa" aurkeztu zieten. Zumaiako Udalak eta Olatukoop sareak elkarlanean antolatutako ZKOOP proiektuaren azalpenarekin hasi zuten bisita. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruko formakuntza jaso zuten hainbat herritar eta ordezkarik 2022an zehar. Jarraian, bi proiektu kooperatibori bidelaguntza eman zieten Olatukoop-eko kideek, eta, modu paraleloan, Alberga elkartea sortu zuten formakuntzan parte hartu zuten hainbat kidek. Udalak eta Alberga elkarteak coworking edo elkarlangunea sortu nahi dute Hogarrean, ekonomia soziala oinarri duten proiektuei espazio bat eskaintzeko.
Asmo eta proiektu gehiagoz ere aritu ziren: Erkibe eraikinean Azpeitiko elikagunearen antzeko proiektu bat sortzeko proiektua eta Beheko plaza tokiko ekonomiaren topaleku bihurtzeko asmoa, Zuntz Optikoa Zumaia proiektua, zaintza lanen inguruko lanketak, edota energia komunitateak bultzatzeko lanak. Gainera, administrazio publikoen eta elkarte zein kooperatiben arteko harreman eta kudeaketa-eredu berriak martxan jartzeko beharraz aritu ziren.
Albiste erlazionatuak
ZKOOP
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Zumaia bizitzeko da
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27