Kiroldegiko neguko ikastaroetan izena emateko epea ireki da

2019/12/11
Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez eta arratsaldez. Hiruhileko honetan gazteenen jarduerak indartu nahi izan dituzte antolatzaileek.

Ikastaro eskaintza zabala egongo da hiruhileko honetan ere. Cycling, pilates, aerobic, total training, TRX, GAP eta zumba ikastaroak izango dira, baita haurtxoen igeriketa eta helduen igeriketa ikastaroak ere.

Oraingo honetan, gazteenentzat eskaintza indartu nahi izan dute, eta zentzu horretan, 13-16 urte bitarteko gazteentzat Fitness Gaztea ikastaroa sortu dute. Bertan, parte hartzaileek jarduera fisiko desberdinak egingo dituzte: TRX, GAP, cyclinga edota joko desberdinak, besteak beste. Gainera, haur zein gazteentzat zumba ikastaroak egongo dira.

Ikastaro guztiek hiru hilabeteko iraupena izango dute. Hiruhileko honetan, 2020ko urtarrilaren 7tik martxoaren 18ra iraungo dute ikastaroek. Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez zein arratsaldez. Adin guztietako zumaiarrek parte hartu dezakete ikastaroetan, bazkideak direnek eta ez direnek.

Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek kiroldegian eman beharko dute izena.

INFORMAZIO ORRIA: Ikastaroen zerrenda, ordutegia eta prezioak