Kontsumo ohituren inguruan galdetuko die Udalak herritarrei
Zumaiako Udalak merkataritzaren Plangintza Estrategikoa burutzeko asmoa du, eta horren baitan, lehen pauso moduan, herritarren eros-ohiturak aztertuko ditu. Kale-inkestak eta telefono bidezko inkestak egingo dira, eta internet bidez ere bete ahal izango da galdetegia.
Zumaiako Udalak, merkataritza sektorera bideraturiko proiektuen artean, Plangintza Estrategiko bat garatuko du hurrengo hilabeteetan. Azken helburua da herriko merkataritzaren egoera hobetzera biderturiko ekintza posibleak identifikatzea, denboran zehar merkatarien lehiakortasuna hobetzen joan dadin. Lehendabiziko pauso moduan, egungo egoeraren diagnosia egingo dute: Zumaiako merkataritza eskaria eta eskaintza aztertuko dituzte, baita herriko merkataritzaren ezaugarriak ere (auzokako eskaintza, turismoaren eragina eta fluxuen kaptazioa, besteak beste).
Horretarako, datozen asteetan kale-inkestak egingo zaizkie herritarrei, haien kontsumo-ohiturak eta Zumaiako merkataritza-eskaintzaren balorazioa ezagutzeko. Aldi berean, telefono deiak ere egingo dira galdetegia erantzuteko eskatuz. Erantzunak erabat anonimoak izango dira eta diagnosia osatzeko soilik erabiliko dira. Gainera, herritarrek zein merkatariek galdetegia internet bidez betetzeko aukera ere izango dute.
> Herritarrei zuzendutako galdetegia
> Merkatariei zuzendutako galdetegia
Azterketa osatzeko, herriko merkatariak ere elkarrizketatuko dituzte, euren beharrak ezagutzeko ideiarekin. Gainera, nola ez, Gertu Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartearen iritzia ere jasoko da, baita merkataritzarekin lotura izan dezaketen beste hainbat eragilerena ere.
Jasotako informazioarekin Zumaiako merkataritzaren argazkia egin eta hobekuntzarako ekintzak proposatuko dira, sektorearen etorkizuna zehaztuko dutenak. Horrenbestez, Zumaiako Udalak parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, horien ekarpenari esker azterketa ahalik eta errealistena izan dadin.
Albiste erlazionatuak
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



