Kontzientzia emozionala eta autozainketaren inguruko online ikastaroa izango da ostegunean
Edurne Pujaba Debak "Adimen emozionala pedagogia feministatik, kontzientzia emozionala eta autozainketa" online ikastaroa emango du ostegun honetan, hilaren 21ean. Ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman beharko da.
Maiatzaren 21ean, ostegunean, Edurne Pujaba Deba hezkidetza teknikariak eta adimen emozionalean arituak, online ikastaroa emango du, Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Ikastaroa pedagogia feministaren baitan kokatuta dago, eta kontzientzia emozionala eta autozainketan jarriko du arreta Pujabak.
Ikastaroa Zoom plataformaren bidez eskainiko dute, 17:00etatik 19:30era. Herritar guztiei irekita dago deialdia, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, parte hartu nahi dutenek edurne.pujana@daiteke.com helbidera idatzi edo 943 43 03 12 telefonora deitu beharko dute.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17



