Landare inbaditzaileak kentzeko jardunaldia egingo dute igandean
Landare inbaditzaileek biodibertsitatean sortzen duten kalteaz jakitun, horiek kentzeko saioa antolatu dute iganderako zenbait eragilek. 50 herritarrek hartuko dute parte auzolanean.
Balio ekologiko handiko eremua da Santiago hondartza, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari dago. Oenothera glazioviana, Onagra, Connyza sp zein Carpobrotus espezieak modu artifizialean sartutakoak dira, eta espezie autoktonoek bete beharreko lekua hartzen dute. Mundu osoko biodibertsitatean arazo larriak eragiten dituzte espezie inbaditzaileek, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.
Hori horrela izanik, Santiago hondartzan espezie inbaditzaileak kentzeko saioa egingo dute igande honetan, hilaren 6an. Lurgaia fundazioak eta Decathlon enpresak elkarlanean antolatutako jardunaldia da, Zumaiako Udalaren babesarekin. 50 pertsonak hartuko dute parte saioan, baina dagoeneko plaza guztiak beteta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.
Partehartzaileek problematika ezagutzeko hitzaldia entzungo dute saioaren hasieran, eta jarraian, aipatutako espezieak kentzeko auzolana egingo dute. Kendutako landare-hondakinak, betiere eskuz eta errotik kenduta, jardun-eremutik kanpo aterako dituzte parte hartzaileek.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02



