LGTBI Harrotasunaren Egunean, Zumaiako Udalaren adierazpena: LGTBI+ BIZITZEK BALIO DUTE
Adierazpena argitaratzearekin batera, dei egiten die zumaiarrei gaur arratsalderako Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioan parte hartzera. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Saregile plazan.
Ekainaren 28an, LGBTI+ harrotasunaren egunean, aldarrikatzen dugu harro gaudela gure bizitzez, harro gure bizi historiaz, harro LGBTI+ mugimenduaz.
Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioak zein eskuin muturreko diskurtsoek cis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi dituen honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea. Stonewalletik Euskal Herrira, milaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina oraindik egiteko asko dago. Eraso LGBTI+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira… eta, ondorioz, gure bizitzak arriskuan daude.
Honen guztiaren aurrean, antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa dugu. Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak eta abar ezartzea ezinbestekoa dugu. Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da.
Horregatik guztiagatik, Zumaiako Udalean LGTBI+ pertsona eta kolektiboen bizi baldintzak hobetzeko helburua duen ekintza plan integrala osatzen ari gara. Eta konpromisoa hartzen dugu, ekintza plan hori urtez urte garatzen joateko. Prozesu honetan, herriko era askotako LGBTI+ erreferente eta norbanakoekin lan egingo dugu eta horiek aktibatzeko modua sustatuko dugu.
Horretaz gain, dei egiten dugu Ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko. Amaitzeko, LGBTI+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dugulako. Gure bizitzek balio dutelako, gora Ekainaren 28a!
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
- Zumaiarrei deialdia zaintzari buruzko galdetegia betetzeko 2023/07/05
- Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/04
Feminismoa
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/04
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
LGTBI
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Armairuaren inguruko bizipenak, zumaiarren ahotik 2023/02/24