Maddi Aiestaran, Gotzon Plaza eta Angel Gallo izan dira 35. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak
Aurten 54 lan aurkeztu dira, iaz baino gehiago, horietatik hiru zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia ostegun honetan (abenduak 1) izango da, 19:00etan Oxford aretoan.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 54 lan aurkeztu dira, iaz baino gehiago. Horietatik 3 zumaiarrek idatzitakoak izan dira.
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lanean artean, onenak honako hauek direla erabaki dute epaimahaia osatu duten idazleek:
1. saria, 3.000 eurokoa, Maddi Aiestaranek HOZKAILUAN POST-IT BAT ipuinari esker. Maddik lehenengo aldiz irabazi du lehiaketa hau. Epaimahaiaren iritziz lanik onena izan da oso estilo finean idatzita dagoelako, deskribapenak oso onak dira eta eguneroko detailetxikiak kontatzeko moduak irakurtzearen plazera areagotzen du.
2. saria, 1.500 eurokoa, Gotzon Plaza Jaiok irabazi du HAIZEAREN NORABIDEA lanarekin. Ipuina oso telebisiboa da, hizkera oso lortua dago, erritmo bizia du. Historia ez da berria, baina kontatzeko moduak eta trama zoroak harrapatu egiten du irakurlea,
Zumaiako onenaren saria, berriz, Angel Gallo Fernandezentzat izan da ZU ETA NI ipuinagatik. Ziberbullyingari buruzko ipuin hau gaurkotasun handikoa da. Misterio kutsu batez narratiboki oso ondo eramana dago eta amaieran sorpresa hartzen du irakurleak.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egingo da, ostegunarekin, 19:00etan, Oxford aretoan. Ondoren, Deñe Garciak kantalditxoa eskainiko.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketara aurkezteko epea 2023/09/19
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Gaël Fayeren 'Ene herri txikia' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2023/09/07
- Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/21
Kultura
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Gaur zabalduko ditu ateak Aita Mari aretoak, teloi berriarekin jantzita 2023/09/08
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2023/09/04