Martxoaren 8aren harira antolatutako egitaraua aurkeztu dute Udalak eta herriko eragile feministek
Lehen ekimena igande honetan izango da, Euskal Herriko Mundu Martxaren V. Ekintzaren baitan. 12:30ean oihalak osatu, eta 13:00etan emakumeen katea egingo dute.
Asteburu honetan hasita, ekimen ugari izango dira aurtengoan ere Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Udala eta mugimendu feministak elkarlanean aritu dira beste urte batez. Zentzu horretan, Maider Alberdi Berdintasun zinegotziak eskerrak eman dizkie berdintasunaren eta feminismoaren lanean ari diren kide eta elkarte guztiei.
Hitzaldiak, erakusketa eta mobilizazioak antolatu dituzte. Gainera, martxoaren 7an Malen Etxeak Zumaiako Udalarekin elkarlanean abian jarritako Harrera Etxea proiektua ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, 11:00etatik 14:00etara bitartean Kofradian. Bestalde, Lilatoira begira lanean ari da Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartea (laster emango dituzte ekimenaren inguruko xehetasun gehiago).
Halaber, aurtengoan Euskal Herriko Mundu Martxako V. Ekintzaren baitako egitaraua prestatu da Zumaian ere. 2020ko urriaren 17an aurkeztu zen ekimena, eta martxaren filosofiaren bidetik, sortutako dinamika herriz herri garatuko da martxoaren 6an Irun-Hendaiako mugara iristeko. Zumaian, otsailaren 21ean (igande honetan) egingo da ekimena, zapiekin egindako giza katea osatuz. V. ekintza honetan transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusgarri egin eta salatu nahi dituzte, “sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna diren aldetik, izateaz gain, pertsona migranteen zein jatorrizko lurraldeetan daudenen bizitzak zapaltzen dituztelako”.
Azkenik, Zumaiako mugimendu feministetako kideek martxoaren 8an ‘kalera ateratzeko’ deia egin dute. Mobilizazioa 19:00etan hasiko da, Eusebio Gurrutxaga plazan. Mobilizazioa antolatzeko auzolan saioa egingo dute larunbat honetan, 11:00etan Torreberri Gaztetxean.
Hitzaldiak eta erakusketa
Euskal Herriko Mundu Martxaren aldarrikapenekin lotuta, Irantzu Varelak feminismoa eta arrazakeriaren inguruko hitzaldi eskainiko du martxoaren 4ean. Bestalde, 2019an egin ziren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministaren ondoren argitaratu den liburuaren aurkezpena egingo da martxoaren 16an, Emagin elkartearen eskutik. Lehen hitzaldia gazteleraz izango da; bigarren saioa euskaraz izango da, eta itzulpen zerbitzua egongo da. Bi hitzaldiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita.
Halaber, martxoaren 5etik 9ra bitartean Donostiako Udaleko Kultur Sailak prestatutako ‘Frida Kahlo, artista eta aktibista” erakusketa ikusi ahal izango dute zumaiarrek, Oxford aretoan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Feminismoa
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
Berdintasuna
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/09/12