Memoria lantzeko tailerrean izena emateko epea zabalik
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerrak dira, eta urtarriletik ekainera bitartean egingo dituzte saioak. Izen-ematea urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi da. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Astelehen arratsaldetan izango dira tailerrak. Lehen taldea 16:00etatik 17:00etara bilduko da, eta bigarren talde bat osatzen bada, 17:10etik aurrera izango dira saioak. Ordubeteko saioak izango dira, Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean).
Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute. Zentzu berean, Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du.
Hartzaileak:
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
Helburuak:
-
65 urtetik gorako zumaiarrei bizi kalitatea hobetu
-
Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu
-
65 urtetik gorako zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini
-
Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:
-
Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu
-
Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz
-
Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu
-
Izen ematea
Interesa dutenek urtarrilaren 3, 4, 5 eta 10ean izena eman dezakete, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Brankan). Matrikulak 22 euro balio ditu eta ordainketa kontu honetan egin beharko da: KUTXABANK 2095 5174 90 1060024873
Taldeak izen emateen arabera osatuko dira.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Gizarte Zerbitzuak
- Gazteen kontsumo ohiturez aritzeko bi saio izango dira martxoan eta apirilean 2023/03/02
- Gizarte zerbitzuek artatutako pertsonen botiken erabilera hobetzeko programa garatuko dute Udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoak 2023/02/14
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea zabalik 2022/12/26
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2022/12/20
Adinekoak
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea zabalik 2022/12/26
- 'Bizikletak adinik ez' proiektua Zumaiara iritsi da 2022/10/19
- Zumaiako nagusiei zuzendutako zerbitzu eta ikastaro eskaintza findu du Udalak, Nagusien Mahaiarekin elkarlanean 2022/09/15
- Lapurreta eta iruzurren aurrean jokatzeko irizpideen inguruko hitzaldia izango da asteazken honetan 2022/05/17