Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan
Unai Belaustegi doktoreak 'Memoriaren gizarte eraikuntza eta giza eskubideak Euskal Herrian: 1975-2022' hitzaldia eskainiko du azaroaren 12an. Aranzadi zientzia elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatu dute saioa.
Zumaiako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak gonbidatuta, Unai Belaustegi historialari eta EHUko irakasleak hitzaldia eskainiko du datorren azaroaren 12an, asteazkenean, 18:30ean Oxford aretoan. Ekitaldia Javier Buces historialariak aurkeztuko du.
Memoriaren gizarte eraikuntza eta giza eskubideak Euskal Herrian: 1975-2022 izenburupean, Belaustegik azken hamarkadetan memoriaren inguruan egin den lanketa sozial eta instituzionala aztertuko du, Gerra Zibilaren eta frankismoaren errepresiotik abiatuta. Eusko Jaurlaritzaren Begiradak proiektuan parte hartu izanak eskaini dion ikuspegitik, adiskidetze sozialerako bide gisa memoriaren kudeaketari buruzko hausnarketa proposatuko du.
Unai Belaustegi Historia Garaikidean doktorea da (EHU), eta XIX. eta XX. mendeko kultura politiketan eta gizarte mugimenduetan aditua. Aldizkari eta liburu akademikoetan argitaratu ditu bere lanak, eta ikerketa egonaldiak egin ditu Estatu Batuetan eta Italian.
Aurkezle lanetan Javier Buces historialaria arituko da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ere bada, eta diktadura frankistaren eta euskal gatazkaren inguruko ikerketak egiten ditu.
Ahanzturari, memoria
Hitzaldi hau Zumaiako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Zumaiarrek jasandako giza eskubideen urraketak ikertzen ari dira hitzarmen horren barruan.
Momentu honetan 1959 eta 1978 urteen artean Zumaian edo zumaiarrek jasandako giza eskubideen urraketak ikertzeko lanetan murgilduta daude. Halakoen berri duten herritarrak Aranzadirekin harremanetan jartzera deitu dituzte; memoria@aranzadi.eus e-mailera idatzi beharko dute horretarako.
Proiektuaren helburua ez da iraganera soilik begiratzea, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeaz gain, memoria tresna gisa eskaintzea gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat ere. Lanketan genero ikuspegia nabarmen hartzen da kontuan, emakumeen bizipen isilaraziei ahotsa emateko helburuarekin.
Albiste erlazionatuak
Memoria
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



