Maiatzaren 13an zabalduko dute Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa
2024/2025 ikasturterako matrikulazioa maiatzaren 13tik 24ra bitartean egongo da zabalik. Izen-emate orria bete, eta Ubillos jauregian utzi edo e-posta bidez helerazi beharko da.
Musika eta dantza diziplinetan aukera zabala eskaintzen du Musika eta Dantza Eskolak, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere. Hala nola, haurrentzako musika eta dantza tailerrak eskaintzen dira, baita dantza, antzerki, musikoterapia, harmonia, informatika musikala eta ahots teknikari lanen inguruko ikastaroak ere. Halaber, musika tresnen ikastaro ugari eskaintzen dira, taldeka zein banaka praktikatzeko.
Ikastaro horien helburua da edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea, baita lanbide-heziketarako prestaketa, interesa edo bokazioa duten pertsonei eskaintza profesionala ematea ere. Gainera, urte osoan zehar, Musika eta Dantza Eskolak, Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditu: Xexili astea, inauteriak, San Telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak…
2024/2025 ikasturterako matrikulazioa maiatzaren 13tik 24ra bitartean egongo da zabalik. Izen-emate orria bete, eta Ubillos jauregian utzi edo e-posta bidez helerazi beharko da.
Musika eta Dantza Eskola
Ubillos jauregia (San Jose, 14)
943 86 11 83 / musikaeskola@zumaia.eus
> Astelehen eta ostiraletan: 11:00-13:00
> Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:30-19:30
Webgunea: zumaiamusikaeskola.eus
Deskargatu hemen izen-emate orria
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
Kultura
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
Zumaia bizitzeko da
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01