Musika taldeen entsegu lokalak erabiltzeko eskaera egiteko epea zabalik
Abenduaren 15etik 30era bitartean egin beharko da eskaera, Alondegian. Gaur egun lokalak erabiltzen dituztenek ere egin beharko dute eskaera.
Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean, musika taldeen entseguetarako erabiltzeko. Lokalak erabiltzeko ezinbestekoa da izena ematea (gaur egun lokalak erabiltzen dituztenek ere eskaera egin beharko dute), eta lagapenak urte baterako balioko du.
Lokalak banatzean lehentasuna izango dute herriko musika taldeek, eta erabili ahal izateko beharrezkoa da Dardara kolektiboko kide izatea.
Lokalen erabilpena kudeatzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Zumaiako Udalak, eta lokalen lagapena horretarako erabakitako araudi baten arabera egiten du kolektiboak. Pandemia dela eta azken bi urteotan denbora tarte batzuetan debekatuta egon da lokalak erabiltzea, eta iaz ez zen lokalak banatzeko deialdirik egin.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik
Entsegu lokalak erabili nahi dituztenek abenduaren 15etik 30era bitartean aurkeztu beharko dute eskaera, Alondegian. Honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:
-
Izen-emate orria behar bezala beteta
-
Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan)
-
Lokaletan egongo den materialaren Inbentarioa (argazkiekin) eta balioa
-
Dardararen kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria (kuoten inguruko azalpena beherako)
ORDAINKETA KONTUA:
2095 5174 95 10 74 75 1768 (ordainketa egin duen pertsonaren eta taldearen izenak adierazi)
Zalantzak dituztenek dardarazmk@gmail.com e-mailera mezu bat idatzi dezakete.
KUOTAK:
Dardarako kide aktiboak:
-
Uxategia (2022): 50 euro
-
Ubillos (2022): aseguruarekin 25 euro / asegururik gabe 10 euro
Dardara musika kolektiboko kide aktibo izateak esan nahi du:
- Kolektiboak antolatutako ekintzetan parte hartzea
- Bileretara azaltzea: taldekide bat gutxienez bilera guztietara joan beharko da, eta abisatu gabe bilerara hiru hutsegiten egiten dituen partaidea kide ez-aktibo izatera pasako da (bileretan zerrenda pasako da)
-
Ekintzetan lagundu: Urtean zehar egiten diren ekitaldien %50ean zerbaitetan parte hartzen ez bada kide ez-aktibo izatera pasako da.
- Zuzendaritzako partaide izan, hala beharko balitz
Dardarako kide ez aktiboak:
-
Uxategia (2022): 150 euro
-
Ubillos (2022): aseguruarekin 50 euro / asegururik gabe 20 euro
Kide ez aktiboen inguruko oharrak:
- Kide aktibo bezala izen eman eta goian zehaztutako arauak hausten dituena automatikoki kide ez-aktibo izatera pasako da, eta diru diferentziak ordaindu beharko ditu ondorengo deialdian: 100 euro Uxategiko erabiltzaileek, eta 25 euro (aseguruarekin) edo 10 euro (asegururik gabe) Ubilloseko lokalen erabiltzaileen kasuan.
- Talde bateko partaide denak ez-aktiboak badira lokalekin zerikusia duten bileretara solik joan beharko dute
Albiste erlazionatuak
Parte hartzea
- Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago 2023/03/20
- Euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Larraina elkarteak eta Udalak bigarren urtez 2023/03/20
- Zuhaitz Egunaren barruan, Santiagoko dunetan arteak landatuko dituzte igande honetan 2023/03/09
- Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko baimena lortu dutenen behin behineko zerrenda argitaratu da 2023/03/06