Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak
Irailaren 23an izango da Olarro Eguna. Aurtengoa argazki rallyaren XVII. edizioa izango da, eta eguerdira bitartean ateratako argazkiak jasoko dituzte. Izen-ematea egun berean izango da, Alondegiko Oxford aretoan, 09:00etatik 10:00etara. Orduan jakinaraziko dira argazkiak egiteko gaiak.
Kamera digital bat duen edonork parte hartu dezake Olarro Eguneko argazki rallyan. Olarro Egunean bertan udalerri barruan ateratako argazkiak aurkeztu ahal izango dituzte, izena ematerako momentuan zehaztutako gaiak oinarri hartuta. Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du, gai bakoitzeko argazki bat.
Izen ematea Alondegiko Oxford aretoan egingo da irailaren 23an (larunbata) goizeko 09:00etatik 10:00etara. Izena ematean helduei herriko txosnetan olagarroa dastatzeko txartel bat emango zaie opari; 16 urte baino gutxiago duten gazteei Zumaiako GERTU merkatari eta ostalari elkarteko establezimenduetan gastatzeko 10 euroko txartel bana emango zaie sari banaketaren ondoren.
Erabakia ospe handiko argazkilariz osatutako epaimahai batek hartuko du, eta honako sariak banatuko dituzte:
- Lehenengo bildumarentzat: 200€-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak eta garaikurra.
- Bigarren bildumarentzat: 150€-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak
- Hirugarren bildumarentzat: 120€-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak
- Lehena sailkatzen den herritarrarentzat: 100€-ko balioa duten GERTU erosketa bonuak
> Argazki Rallyan parte hartzeko oinarriak
> Distira argazki elkartearen webgunea
> Informazio gehiago behar baduzu jarri harremanetan Kultur Sailarekin (943861056, kultura@zumaia.eus) edo Distira elkartearekin (distiraelkartea@gmail.com)
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



