Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko aukera, ostiralera arte
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerrak dira, eta urtarriletik ekainera bitartean egingo dituzte saioak, astelehenetan. 17:00etatik 18:00etara bitarteko taldean oraindik plaza batzuk daude.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, eta, horretarako, oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi dira. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Astelehen arratsaldetan izaten dira tailerrak, eta ordubeteko saioak egiten dituzte dinamizatzaile baten laguntzarekin, Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean). Lehen taldea osatuta dago dagoeneko, baina oraindik plaza batzuk daude bigarren taldean; 17:00etatik 18:00etara izanten dira bigarren taldearen saioak.
Interesa dutenek urtarrilaren 12a (ostirala) baino lehenago eman beharko dute izena, Branka Gizarte Zerbitzuen bulegoetara joanda, edo brankaharrera@zumaia.eus e-mailera mezu bat bidalita. Matrikulak 23,10 euro balio ditu, eta honako kontu korrontean egin beharko da ordainketa: KUTXABANK 2095 5174 90 1060024873.
Zergatik parte hartu oroimen tailerretan?
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
Helburuak:
-
65 urtetik gorako zumaiarrei bizi kalitatea hobetu
-
Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu
-
65 urtetik gorako zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini
-
Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:
-
Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu
-
Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz
-
Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu
-
Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute. 2023ko bigarren seihilekoan, adibidez, guztira 30 lagun aritu dira oroimena lantzen.
Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du, eta adinekoak gonbidatu nahi ditu halako jardueretan parte hartzera. Halaber, jarduera hauen inguruko informazioa zabaltzea eskatzen die herritar guztiei.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Adinekoak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16



