San Bartolome jaiak ospatuko dira Oikian abuztuaren 23tik 28ra

2019/08/19
Lurraldebusek zerbitzua indartuko du eta goizean nahiz arratsaldean egongo dira autobusak Oikiara joateko. Horrez gain, larunbat goizaldean 04:00tan zerbitzu berezia egongo da Zumaiara itzultzeko.

Bost egunez ospatuko dituzte festak Oikia Auzoan. Ohikoak diren herri bazkariak, erromeriak eta herri kirolen saioak egingo dituzte. Hona egitarau osoa:

Abuztuak 23, ostirala:

          11:30ean BERTSO POTEOA Maddalen Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin eta PINTXO LEHIAKETA

         14:30ean Herri Bazkaria frontoian

         18:00tan ASTO PROBAK. Peio Etxabe, Anjel Iruretagoiena, Valentin Eizagirre eta Ander Etxabe

         22:30ean Erromeria: IMUNTZO eta BELOKI

Abuztuak 24, larunbata (San Bartolome eguna):

        10:30ean Meza

  • Ondoren, PILOTA PARTIDAK:    

Larrañaga-Beristain VS Etxabe-Larrañaga

Zubiria-Aizpurua VS Larrañaga-Elizegi

       18:00tan bertako baserrietako SAGARDO-en dastaketa

       22:00tan Erromeria: IZER eta ALABIER

  • Ondoren, BERTO DJ-a goizalderarte

Abuztuak 25, igandea:

      11:00tan MEZA

  • Ondoren, edadetuei omenaldia

      12:30ean LOPENEren ANIMALIAK

      14:00tan Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron

      18:00tan HERRI KIROL JAIALDIA: IZETA IV eta KORTABARRI harri jasotzen eta MUJIKA ETA MUGERTZA aizkoran

  • Ondoren, IDI DEMAK Etxetxo eta Oliden-en idi pareekin

     22:30ean KUPELA taldearekin erromeria

Abuztuak 27, asteartea

      10:30ean Jolasak eta aurpegi margoketa

      12:30ean XIII.Karrikotxe jeitsiera

      14:00tan Umeen Bazkaria

      16:00tan Atracciones Sanz-en eskutik, PUZGARRIAK ETA JOLASAK

  • Ondoren, Txokolatea nahi duen guztiarentzat

       21:00tan DJ-PAJARITOrekin dantzaldia goizalderarte

Abuztuak 28, asteazkena (San Agustin eguna)

MOZORRO EGUNA: SAN FERGUSTIN, EGUN GUZTIN!

      10:30ean MEZA

  • Ondoren, prozesioa, Txupinazioa, Ezpata Dantza, Entzierrua,

Giroa alaituz, egun osoan zehar “OSTO eta ALE”

     14:30ean Herri Bazkaria

     17:00tan PILOTA PARTIDAK frontoian

     18:30ean 2019ko BERTSO ERRONKA: GETARIA-OIKIA

     22:30ean FAN&GO Taldearekin erromeria

  • Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIA

Ondoren, “POBREDENI”