Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak...

2025/06/24

Festa giroan murgilduko da Zumaia ostiral honetatik aurrera. Ohar honetan egunotan kontutan hartu beharrekoak bildu ditu Zumaiako Udalak.

Honakoak dira sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak:

Ekainak 27, ostirala | Moila inguruko trafikoa etenda

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Gozategiren kontzertua izango dugu sanpedroetan. Ekainaren 27an izango da, ostiralean. Haiekin batera arituko Malko musika-taldea. Kontzertuan Moilan izango dira (santelmoetan txosnagunea jartzen den leku berean).

Horiek horrela, kontzertuek eragina izango dute inguruko trafikoan:

  • Txomin Agirre kaia itxita egongo da (Moilaberriko zubitik aurrera) 22:30etik 01:30era bitartean.
  • Tarte horretan, beraz, etenda egongo da inguruko trafikoa.
  • Sartzeko aukerarik ez da egongo, baina bertatik ateratzeko beharra dutenei irteera bideratuko zaie.

Ekainak 29, igandea | Su artifizialak direla-eta oharrak eta gomendioak

Ekainaren 29an (igandea) izango da urteroko su artifizialen ikuskizuna. Herritarren segurtasuna bermatzeko, Zumaiako Udalak ondorengo ohar eta gomendioak egin ditu:

1. N-634 errepidea itxita egongo da, 22:55etik 23:15era arte.

2. Zubiaundia itxita egongo da 19:00etatik 00:00etara.

3Seinaleak eta jarraibideak errespetatu. Segurtasuneko langileek agindutakoa bete behar da eta seinaleak errespetatu. Ez hurbildu suak botatzen ari diren gunera.

4Hartu lekua 30 minutu lehenago. Ikuskizuna 23:00etan hasiko da, eta komeni da Gernika parkera eta Txomin Agirre kaira garaiz iristea.

5. Adi ibili: Su artifizialak arriskutsuak izan daitezke eta erredurak sor ditzakete

  • Gaizki sentitzen bazara edo zauriren bat izanez gero, joan zaitez anbulantzia dagoen gunera.

  • Suak botatzerakoan ohikoa da errautsak erortzea. Begietan sartuz gero, urarekin garbitu eta ez igurtzi.

  • Su artifizialak ikusteko eremua portu ingurua izanik, uretara erortzeko arriskua dago. Ez hurbildu gehiegi ertzera.

6Txaluparik ezSuek dirauten bitartean, ezingo da txalupa, piragua edo bestelakorik ibili itsasadarrean. Ontzi guztiak eremu horretatik kendu egin beharko dira.

7. Ez ukitu su artifizialen arrastoak. Ezohikoa izan arren, su artifizialen osagarriren bat lehertu gabe lurrera eroriz gero, ez ukitu, eta ez eman ostikadarik. Abisatu lehenbailehen udaltzainei edo suhiltzaileei. 

Barrakak

Sanpedroetan ere barrakak izango ditugu herrian. Muntaketa lanak egingo dituzte egunotan, eta ekainaren 26tik uztailaren 2ra bitartean egongo dira Gernika parkean. 

Honako ordutegietan zabaldu ahal izango dituzte barrakak:

  • Astelehenetik ostegunera, eta igandetan: 11:00-22:00
  • Ostiral, larunbat eta jai-egun bezperetan: 11:00-01:00
  • Edozein kasutan, gaueko 22:00etatik aurrera ez da musikarik egongo, bizilagunen denskantsua errespetatzeko

Haurren Eguna ekainaren 30a (astelehena izango da). Egun horretan barraken prezioa 1,50 eurokoa izango da. Gainera, barraka-gunea haur eta gaztetxo guztientzat erosoa izan dadin, musikarik gabeko tartea egongo da 17:00etatik 19:00etara bitartean.