Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an
Urriaren 29an (asteartea) arratsaldeko 17:30ean izango da auzolan saioa. Parte hartu nahi dutenek urriaren 27a (igandea) baino lehen eman beharko dute izena, ingurumena@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.
Horiek horrela, Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute urriaren 29an, asteartean. Auzolangileak 17:30ean elkartuko dira Santiago hondartzara sartzeko aldapan.
Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko. Aipamen laburren ostean zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte guztien artean.
Izen-ematea:
Partaide kopurua mugatua izanik, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako ingurumena@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute parte hartu nahi dutenek, urriaren 27a (igandea) baino lehen.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
Parte hartzea
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Itzurun hondartzan agurtuko du Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' proiektua, maiatzaren 24an 2025/05/16
- Larunbat honetan irekiko da Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko epea 2025/05/12
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
Hondartzak
- Gipuzkoako kostaldeko udalek hitzarmena adostu dute Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin, hondartza denboraldiko gastuen karga arintzeko 2025/05/22
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04