TAOren udako aldia gaur amaituko da
Irailaren 16tik azaroaren 4a bitarte tarteko aldia egongo da indarrean. Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute; astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.
TAOren udako aldia amaitzearekin bat, astean zehar bertakoen guneak indargabetuta geldituko dira. Dena den, azaroaren 4ra arte, asteburuetan indarrean egongo dira bertakoentzat gordetako guneak (zuriz margotutakoak). Uda honetan bezala, hiru gunetan banatuta egongo da herria:
- 1. GUNEA: Zubitxikitik barrura
- 2. GUNEA: Zubitxikitik kanpora
- 3. GUNEA Larretxo auzunea
Horrez gain, asteburuetan errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira. Txomin Agirre (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arbustain (Arranpla) ingurunea ordainpekoa izango da larunbat, igande eta jai egunetan. Gehienez ere 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia izango da indarrean: bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
> Ikus laburpen taula
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
- Urola plazako aparkalekua berrantolatuko du Udalak egunotan 2025/07/14
- TAOren udako aldia martxan: bertakoen guneak egunero indarrean 2025/06/16
- Bertakoen aparkaleku guneak asteburu eta jai-egunetan indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera 2025/03/13
- TAOren tarteko aldia martxan: bertakoen guneak asteburuetan bakarrik egongo dira indarrean 2024/09/17
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



