TAOren udako aldia ostiral honetan amaituko da
Irailaren 16tik azaroaren 4a bitartean tarteko aldia egongo da indarrean. Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute; astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.
TAOren udako aldia amaitzearekin bat, astean zehar bertakoen guneak indargabetuta geldituko dira. Dena den, azaroaren 4ra arte, asteburuetan indarrean egongo dira bertakoentzat gordetako guneak (zuriz margotutakoak).
Horrez gain, asteburuetan errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira. Txomin Agirre (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arbustain (Arranpla) ingurunea ordainpekoa izango da larunbat, igande eta jai egunetan. Gehienez ere 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia izango da indarrean: bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Trafikoa
- Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da abenduaren 20ra bitartean 2024/12/02
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26