'Terrazen ordenantza' berria, IV. Berdintasun Plana eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana onartu dituzte urteko azken udalbatzan

2022/12/23

Hiru dokumentu horiei behin behineko onarpena eman zioten ostegunean egindako plenoan.

Ordenantza bat eta bi plan onartu ditu Zumaiako udalbatzak abenduko ezohiko plenoan, guztiak aho batez.

Terrazen ordenantza berria

Terrazen ordenantzaren xedea da Udalarenak diren jabetza eta erabilera publikoko lurzoruen aprobetxamenduaren erregimen juridikoa arautzea, baita erabilera publikoari lotutako jabetza pribatuko lurzoruaren erregimena ere, ostalaritzako eta merkataritzako jarduerak garatzeari lotuta. Guzti horrek tabernen terrazei zein denden kaleko erakusleihoei eragiten die zuzenean.

Azken urte hauetan espazio publikoaren erabileraren inguruan jasotako kexak eta erabilera desegokiak kontutan hartuta, gaia berrartu du Udalak. Lanketa hori egiteko, inplikatutako sektoreekin zein herritarrekin bildu da Udala azken asteotan (ostalariak, merkatariak, bizilagunak, udal ordezkari eta teknikariak, ostalaritza- eta merkataritza- bezeroak, behar bereziak dituzten herritarrak...), gaiaren inguruko ahalik eta iritzi osatuena edukitzeko.

Ekarpen guztiak jasota, eta lanketa teknikoa egin ondotik, ordenantzaren azken bertsioa prestatu dute, eta aurreikusi bezala, abenduko plenoan eman diote behin behineko onarpena, aho batez. Horrekin batera, alegazioak jartzeko epea zabaldu da. alegaziorik ez badago, otsailaren 1ean jarriko da indarrean; eta alegaziorik balego, martxoaren 1ean. Horrela, baimenak egokitzeko epea 2023ko ekainaren 1ean amaituko da. 

> JABARI PUBLIKOETAN ETA PRIBATUETAN, ERABILERA PUBLIKOA DUTEN KASUETAN LURZORUAREN OKUPAZIOA OSTALARITZARAKO ETA MERKATARITZARAKO ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

> Aldaketa nagusiak (PDF)

IV. Berdintasun Plana

Zumaiak ibilbide luzea du emakume eta gizonen berdintasunerako gaiak Udalean lantzen. 2011ean izan zuen bere lehen berdintasunerako plangintza, eta egun, IV. Plana jarriko du abian.

Zumaiako Udalak azken urteetan egindako lanari jarraipena eman eta salto kualitatibo bat eman nahi du, hurrengo urteetarako estrategia eta bide-orria ezarriz. Dokumentuan argi ikus daitekeen bezala, IV. Planak ekintza konkretuak zehazteaz gain, lanerako marko oso bati egiten dio erreferentzia, prozesu osoan zehar parte hartu dutenek adostasunez landutakoa.

> ZUMAIAKO IV. BERDINTASUN PLANA

Pantaila-argazkia (667).pngLGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana

Herrian identifikatu dituzten sei behar nagusiri erantzutea du xede LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko planak. Horretarako, 45 neurriko zerranda osatu dute Udalak eta Eihera Kooperatibak.

2023aren hasieran abiatuko den sentsibilizazio kanpaina izango dela aurrera eremango den lehen ekintza. Kanpainak ikusgarritasun beharrari erantzutea du helburu, eta diagnostikoa egiterakoan antzeman duten beharretako bat izan da.

> ZUMAIAKO LGTBI+ PERTSONEN BIZI BALDINTZAK HOBETZEKO EKINTZA PLANA

> Eskuorria (laburpena)

Albiste erlazionatuak