'Terrazen ordenantza' eguneratzeko partaidetza saioak egingo ditu Udalak
Inplikatutako sektoreekin eta herritarrekin bilerak egingo dituzte urritik abendura bitartean. Ordenantza berriaren zirriborroa landuko dute, ahalik eta adostasun handiena duen azken bertsioa osatzeko.
Terrazen ordenantzaren xedea da Udalarenak diren jabetza eta erabilera publikoko lurzoruen aprobetxamenduaren erregimen juridikoa arautzea, baita erabilera publikoari lotutako jabetza pribatuko lurzoruaren erregimena ere, ostalaritzako eta merkataritzako jarduerak garatzeari lotuta. Guzti horrek tabernen terrazei zein denden kaleko erakusleihoei eragiten die zuzenean.
Azken urte hauetan espazio publikoaren erabileraren inguruan jasotako kexak eta erabilera desegokiak kontutan hartuta, gaia berrartuko du Udalak. Lanketa hori egiteko inplikatutako sektoreekin zein herritarrekin bildu nahi du Udalak (ostalariak, merkatariak, bizilagunak, udal ordezkari eta teknikariak, ostalaritza- eta merkataritza- bezeroak, behar bereziak dituzten herritarrak...), gaiaren inguruko ahalik eta iritzi osatuena edukitzeko.
Eztabaidaren oinarri moduan ordenantza berriaren zirriborroa erabiliko dute. Hemen irakur daiteke:
Ordenantza berriaren zirriborroa
Bilerak inplikatutako sektoreekin eta herritarrekin
|
FASEA |
BILERA Bilera guztiak udaletxeko pleno aretoan izango dira |
PARTAIDEAK |
|
1. FASEA: Ekarpenak jasotzea |
Urriak 17, astelehena 15:30 |
MERKATARIAK |
|
Urriak 17, astelehena 16:30 |
OSTALARIAK |
|
|
Urriak 20, osteguna 18:00 |
HERRITARRAK |
|
|
2. FASEA: Kontrastea |
Azaroak 14, astelehena 18:00 |
SAIO IREKIA: HERRITARRAK ETA INPLIKATUTAKO SEKTOREAK |
|
3. FASEA: AZALPENAK EMATEA |
Abenduak 12, astelehena 18:00 |
SAIO IREKIA: HERRITARRAK ETA INPLIKATUTAKO SEKTOREAK |
Aurrekariak
Ordenantza 2019an eguneratu zen lehen aldiz. Prozesu horretan alde inplikatu guztiek parte hartu zuten, egindako sektorekako bilera zein bilera irekietan. Aldaketa egin eta denbora gutxira, ordea, pandemia garaia hasi zen, eta egoerari aurre egiteko neurriek ordenantzan jasotako hainbat alderdi aldatu eta malgutzea ekarri zuten. Horrekin batera, tasen kobrantzan ere malgu jokatu zuen Udalak, herriko ostalaritzak eta merkataritzak bizi izan duten egoeraren jakitun.
Egoera bere onera itzultzearekin batera, ordenantza berformulatzeko beharra ikusi da. Arautze hori egiteko, interes desberdin eta kontrajarriak daudela kontutan hartu beharko da; hala nola, espazio publikoa herritar guztiek erabiltzeko eskubidea, atsedenerako eskubidea, larrialdiei aurre egiteko bermeak, aisialdirako eskubidea, eta merkatari eta ostalarien interesak.
Albiste erlazionatuak
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02



