Torreaga eremuari lotutako arau subsidiarioen aldaketa herritarrekin landuko du Udalak urriaren 27an
Herritarrekin saioa egingo du Zumaiako Udalak datorren asteartean (urriak 27), Zumaiako 12.2 Torreaga esparruko 1. Puntuanoeta II sektoreari buruzko Zumaiako Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa lantzeko. 18:00etan izango da saioa, pleno aretoan, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
Zumaiako Udalak uztailaren hasieran aurkeztu zuen herritarren aurrean Isga Inmuebles SA eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SA enpresek sustatutako Zumaiako 12.2 Torreaga esparruko 1. Puntuanueta II sektoreari buruzko Zumaiako Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketaren hirigintza-proposamena. Uztaila amaieran osoko bilkurak eman zion hasierako onarpena, eta herritarrekin egingo den saio honekin itxiko da agerrialdi publikoaren fasea.
Parte hartze saioa urriaren 27an izango da, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Saioa euskaraz izango da, eta hala nahi edo behar dutenek, aldibereko gaztelerazko itzulpena izango dute. Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea: labur.eus/torreaga
Prozesu luzea
Torreagako eremuan egin beharreko etxebizitza eta hirigintza-antolaketari dagokion prozesua luzea izan da. Hasiera batean Torreagan kokatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak Puntanuetako eremura mugitu zituzten; prozesu hori bertan behera gelditu zen, eta gerora, Babes Ofizialeko Etxebizitzak hasierako lekura, Torreagako eremura, eramatea erabaki zuen Zumaiako Udalak 2018an. Proiektua aldatu izanak, Arau Subsidiarioaren aldaketa egitea ekarri du, Puntanueta eta Torreaga arteko lotura eteteko.
Arau Subsidiarioaren aldaketa egin ostean Torreagako etxebizitzen prozesuak aurrera jarraituko du. Eremu horretan 249 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da, horietatik 52 Babes Ofizialeko Etxeak eta beste 52 etxebizitza tasatu. Gainera, 1.500 metroko lokal bat eraikiko dute, Udalarentzat izango dena.
Arau Subsidiarioaren aldaketa HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) osatzeko prozesutik kanpo egin da. Izan ere, aldaketa egiteko HAPOren onarpenaren zain egoteak, prozesua asko luzatuko luke. Hori horrela izanik, Torreagaberri proiektuari eragiten dion Arau Subsidiarioaren aldaketa HAPOn txertatuko dute honakoa onartzean.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03