Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Udalak, abuztuan eta irailean lan egiteko
Zumaiako turismo bulegoan, 2021eko abuztua eta irailean errefortzu gisa lan egiteko turismo eta merkataritza teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Udalak. Lanbideren bidez jasoko dira izen-emateak, uztailaren 22ra arte.
Jardunaldi osoan lan egingo duen turismo teknikari laguntzailea kontratatuko du Udalak, abuztuan eta irailean lan egiteko. Turista, bisitari eta herritarrei informazio turistikoa eman, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak garatu eta jarraipena egin beharko ditu langileak.
Gutxienez batxilergoko maila akademikoa eduki beharko du, eta gutxieneko zenbait hizkuntza eskakizun bete beharko ditu: euskarako 3. HE, frantseseko DELF B1 edo baliokidea, eta ingeleseko First ziurtagiria edo baliokidea. Halaber, titulu akademikoak, prestakuntza ikastaroak, lan esperientzia, eta bestelako merezimenduak baloratuko dira hautaketa prozesuan.
Irakurri hemen deialdiaren eskakizunak (PDF)
Izena eman nahi dutenek uztailaren 22ra arteko tartea izango dute: izen-ematea Lanbideren webgunean egin beharko da, eta merituen egiaztagiriak egoitza elektronikoaren bidez, edo Herritarren Arreta Zerbitzuan entregatu beharko dira (udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara).
>> Lan eskaintza Lanbiden: TURISMO TEKNIKARI LAGUNTZAILEA
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



