Udal adierazpena, Zumaian gertatutako eraso sexista dela-eta
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du eraso sexistaren aurka, eta babes eta elkartasuna adierazi erasoa jasan duen emakumeari eta bere ingurukoei. Halaber, Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdian parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du Zumaian pasa den larunbatean gertatutako eraso sexistaren aurka, eta babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasoa jasan duen emakumeari eta bere ingurukoei. Udalak bere esku dauden eta beharrezko zaizkion baliabide guztiak jarriko ditu erasotua izandako emakumearen eskura.
Beste behin ere, argi utzi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen. Indarkeria sexistak erasotzaile eta erasotu banakakoak ditu, noski, baina ez dira kasualitate hutsa, ez dira kasu isolatuak; emakumeak indarkeriaz tratatzen dituen sistema baten ondorio dira, indarkeria sexista estrukturala da.
Instituzioen ardura da herritarron giza eskubideak bermatzea eta Zumaiako Udalak lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurkako borrokan. Halaber, Udalak herritar guztion inplikazioa eskatzen du. Izan ere, gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke eraso bat saihesteko.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak ostiralerako (ekainak 18) egindako manifestazio deialdiarekin, eta dei egiten die herritar guztiei protestan parte hartzera. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Beheko plazatik.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Feminismoa
- Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin bat egiten du Zumaiako Udal Gobernuak 2023/11/28
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
- [BIDEOA] Zaintzak neurtu, neurriak hartzeko 2023/11/24
- Mónica Ramos Tororen hitzaldiarekin hasiko da indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltan antolatutako egitaraua, ostegun honetan 2023/11/15
Berdintasuna
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
- [BIDEOA] Zaintzak neurtu, neurriak hartzeko 2023/11/24
- 'Zumaian zaintza zaintzen' jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 22an 2023/11/17
- Mónica Ramos Tororen hitzaldiarekin hasiko da indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltan antolatutako egitaraua, ostegun honetan 2023/11/15