Zabalik dago udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetara aurkezteko epea
Bi zerrendetan izen emateko azken eguna martxoaren 15a izango da (hau barne). Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango dute interesdunek.
Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu berri ditu Udalak. Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta bi postuetarako hautagai izan nahi duenek bi zerrendetan eman beharko dute izena.
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.
Izen emateko epea otsailaren 20tik martxoaren 15era (hau barne) egongo da zabalik. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango dute hautagai izan nahi dutenek.
Lan eskaintzen inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
>> UDALEKUETAKO KOORDINATZAILEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



