Zabalik daude eskualdeko hiru garbiguneak
Eskualdeko hiru garbiguneak daude irekita, baina langile profesionalei eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua.
Pasa den apirilaren 14an oinarrizkoak ez diren jardun ekonomiko batzuk martxan jarri zirenez geroztik, martxan dira eskualdeko garbigune-zerbitzuak. Eskualdeko 3 garbiguneak daude irekita, ohiko ordutegian. Edozein kasutan, langile profesionalei eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua.
Aldi berean, herritarrei gogorarazten zaie erabat debekatuta dagoela garbiguneen kanpoaldean hondakinak uztea.
Kokapena eta ordutegia
Urola Kostan hiru garbigune ditugu: Zarautzen (Abendaño industrialdea); Zumaian (Joxe Mari Korta industrialdea) eta Aia-Orion (Ubegun industrialdea). Hiru garbiguneak zabalik daude ordutegi honetan:
• Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
• Larunbatak: 10:00-12:30
• Igande eta jaiegunak: itxita
Argibideak
Informazio gehiago edota argibideak jasotzeko, hauek dira garbiguneetako arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko bideak:
• Aia-Orioko garbigunea: 943 13 41 39 / garbiguneazarautz@urolakosta.eus
• Zarauzko garbigunea: 943 13 50 97 / aiaoriogarbigunea@urolakosta.eus
• Zumaiako garbigunea: 943 86 04 41 / garbiguneazumaia@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Hondakinak
- Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian 2024/06/12
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



