Zabor tasen egutegi berria zehaztu eta diru-sarrerarik jaso ez duten enpresa txikiei dagokien tasa ez aplikatzea erabaki du Urola Kostako Udal Elkarteak
Zergadunak izaten ari diren “inpaktu ekonomiko negatiboari aurre egiteko neurriak hartzea” izan da bost udalerriek osatutako elkartearen asmoa.
Zabor tasen egutegi berria zehaztu du Urola Kostako Udal Elkarteak, Covid-19ak eragindako egoera kontuan hartuta. Honakoa da egutegi berria:
|
2020. urterako aurreikusi diren borondatezko ordainketa-epeak |
|
2020ko 1. hiruhilekoa |
2020.06.15-2020.07.27 |
2020.06.15 |
2020ko 2. hiruhilekoa |
2020.08.17-2020.09.30 |
2020.08.17 |
2020ko 3. hiruhilekoa |
2020.10.30-2020.12.11 |
2020.10.30 |
Era berean, alarma egoeran ezarritako ixteko aginduaren ondorioz, inolako diru-sarrerarik ezin sortuta diren eskualdeko eragile ekonomikoei, izan merkataritzako saltoki txiki, izan ostalaritza nahiz bestelako enpresei, zabor tasarik ez aplikatzea onartu du Urola Kostako bost udalerriak barne biltzen dituen elkarteak. Ondorioz, tasa zati proportzionalean likidatuko da.
Albiste erlazionatuak
Hondakinak
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
- Kendu egingo dira Bidasoa kaleko 3. atari parean kokatutako edukiontziak 2022/06/14
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11