Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute
Dokumentua sinatuta, aurreikuspenen arabera, azaroko lehenengo astean zabalduko da zozketan parte hartzeko izena emateko epea.
Zumaiako Udalak eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL enpresak sinatutako hitzarmenak, Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.3 lursaila eta 1.8.3 azpi-lursaila partzeletan eraikiko diren babes publikoko etxebizitzen esleipen prozedura zehazten du. Sukia Eraikuntzak SL da, hain justu, etxebizitza horien sustatzailea eta etxebizitzak eraikiko dituena. Hitzarmen honek, bada, etxebizitza horien esleipena nola egingo den arautzen du.
Proiektuak, guztira, 46 BOE etxebizitza (guztiek garajea dute, eta horietatik 17k trastelekua ere bai) zozketatzea aurreikusten du; horrez gain, sustapen osoaren barruan, Zumaiako Udalak 6 etxebizitza (logela bakarrekoak) eskuratzea jasotzen da, bere alokairu publikoko parkea indartzeko; gainera, beheko solairua Gizarte Zerbitzuetarako erabilera publikora bideratuko da (6 apartamentu tutelatu eta espazio komunekin). Promozio beraren barruan, gainera, gainera, 1.400 m2ko espazioa eskuratuko du Zumaiako Udalak, zaintzarekin lotutako askotariko beharretara bideratzeko.
Akordioak jasotzen du, halaber, mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzako erreserba eta etxebizitza egokituen esleipenerako baldintza espezifikoak, indarreko araudiari jarraikiz. Hitzarmena behin betiko onartuta, gaurko egunez sinatu dute Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntza SL enpresak hitzarmena.
Iñaki Ostolaza alkateak azaldu du aspalditik datorren promozioa dela Torreagakoa, eta pozik agertu da azkenean Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketaren unea gerturatzen ari delako. Halaber, nabarmendu du Torreagako promozioari ikuspegi soziala txertatzeko lanean aritu direla azken urteotan. Bestalde, Argi Yeregi hirigintza zinegotziak nabarmendu du etxebizitzarekin dagoen arazoari alde guztietatik heltzen ari direla, eta Etxebizitza Plana modu integralean garatzen jarraitzen dutela. Azkenik, gogoratu dute hurrengo urteotan etxebizitza babestu gehiago eraikiko dituztela Zumaian, modu eskalatu eta ordenatuan.
Izen-ematea eta prozedura
- Deialdia GAOn argitartzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita 15 laneguneko epea. Deialdia , urriaren azken astean argitaratuko dela aurreikusten da.
-
Eskaerak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira udaletxean edo udalaren egoitza elektronikoan
-
Eskaera eredua Udalaren webgunean egongo da eskuragarri.
Parte hartzeko oinarrizko baldintzak (laburpena)
-
Etxebiden (Zumaian BOE erosketa erregimenean) eskatzaile izatea, 2025-09-19 egunerako.
-
Errolda: Zumaian erroldatuta egotea azken 10 urteetan 5 urte gutxienez, edo 2 urte jarraian 2025-09-19a baino lehen.
-
Diru-sarrerak (2024ko PFEZren arabera): 12.000,00 € – 45.022,57 € (gutxienekoa 3.000,00 € mugikortasun urriko edo adimen-desgaitasuna duten kasuetan).
-
Etxebizitza-premia: ohiko salbuespenak salbu, ez izatea etxebizitzaren jabetzarik edo antzekorik.
-
Zozketa publikoa notarioaren aurrean egingo da; behin-behineko esleipena lortzen duten pertsonei Udalak jakinaraziko die, eta dokumentazioa egiaztatu beharko da.
Prozeduraren xehetasunak, kupoak eta etxebizitzen banaketa osoa oinarrietan daude jasota. Hemen kontsultatu daitezke:
Oinarriak: Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1/12.2 gauzatze unitateko 1.3 lursaila eta 1.8.3 azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko Hitzarmenari behin betiko onarpena.
Albiste erlazionatuak
Etxebizitza
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30
- Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/16
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
Etxebizitza Bulegoa
- Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/16
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
- Torreagako babes ofizialeko 46 etxebizitzen zozketaren eta izen-ematearen inguruko xehetasunak eman dituzte 2025/07/17
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



