Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du
Herritarrei eskatzen die futbol-zelaira sartzeko ezarritako sarbideak erabil ditzatela, eta inguruko hesiak ez erabiltzeko. Hala, futbol-zelaira sartzeko ateak itxita daudenean, kiroldegiko sarrera nagusia erabili behar dela gogorarazi nahi du.
Futbol-zelaia tokiko taldeek eta kirolaz gozatzen duten pertsonek erabiltzen duten espazio publikoa da. Funtsezkoa da instalazioen funtzionamendu egokia mantentzea eta erabiltzaileen segurtatsuna zaintzea. Horregatik, garrantzitsua da eremura sartzeko ezarritako bideak errespetatzea eta baimenik gabeko edozein sarbide saihestea.
Horrenbestez, Udalak gogorarazi nahi du, futbol-zelaira sartzeko atea itxita dagoenean, kiroldegiko sarrera nagusia erabili behar dela bertara sartzeko. Halaber, ohartarazi nahi du, kiroldegia itxita dagoen egun eta orduetan ezin dela futbol-zelaia erabili.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06
Kiroldegia
- Erabiltzeko prest dago eskubaloi pista berria 2023/08/14
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01