Euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Larraina elkarteak eta Udalak bigarren urtez
2023an zehar euskararen sustapenaren aldeko ekintzak aurrera eramateko 10.000 euroko laguntza emango dio Udalak Larraina elkarteari.
Larraina euskara taldea 2020an eratu zen lehenengo Euskaraldia antolatzeko sortutako talde eragilearen eskarmentua eta emaniko aukera baliatuta. Harrez gero, zenbait sentsibilizazio kanpaina eta ikerketa egin ditu, eta 2022ko urtarrilean formalki eratu zen.
Larrainaren helburuak honako hauek dira: Zumaian euskararen erabilera sustatzea; Euskarak 365 egun ekimena eta izaera bereko beste batzuk bideratzen laguntzea; Euskaraldia bultzatzea; hitzaldi zikloa antolatzea; euskal kultura herritarren artean zabaltzea; eta, euskarari dagokionez, Zumaiako herritarrak sentsibilizatzea. Horiek horrela, Larrainak hainbat jarduera egingo ditu urtean euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko asmoz.
Elkarteak herriko berezko hizkuntzaren alde eta irabazi asmorik gabe egiten duela ikusita, Zumaiako Udalaren iritziz interes sozial handikoa da. Udalarentzat lehentasun handikoa da euskararen sustapena eta jakitun da kasu askotan Udaletik bertatik egin ezin dena egin litekeela herrigintzatik elkarte baten bitartez. Horregatik, jarduera horiek aurrera eramateko 10.000 euroko laguntza emango dio elkkarteari. Halaber, bi aldeek harreman iraunkorra izango dute, eta, urtean gutxienez hiru aldiz euskara zerbitzuko teknikariekin bilduko dira elkartekideak, ekimenak elkarrekin adosteko, eta elkarren berri izateko.
Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak aspalditik du harreman zuzena herriko euskaltzaleekin, eta Larraina sortu zenetik, eskuz esku aritu dira lanean bi aldeak. Iaz, elkarte moduan eratu eta gero, Zumaiako Udalak eta Larraina euskara elkarteak harremana formalizatu zuten, lankidetza hitzarmen baten bidez. Orain, bigarren aldiz sinatu dute hitzarmena. Zumaiako Udalak euskara sustatzeko konpromiso eta borondatea agertu du, eta aurrerantzean ere herriko elkarte eta kolektiboekin aritzearen garrantzia nabarmendu nahi du, horien lana eta konpromisoa eskertzearekin batera.
> Udala eta Larraina elkartearen arteko hitzarmena
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2025/09/08
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzea izango da Zumaian larunbat honetan 2025/07/18
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
Elkarteak
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Larraina euskara elkarteak eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute, Zumaian euskara eta euskal kultura sustatu eta zabaltzeko 2022/06/02
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



