Ardantzabideko auzokonposta gunea indartuko du UKUEk
Alde batetik, ahalik eta herritar gehienek auzoan konposta egiteko guneak erabilita, hondakinak murriztea lortu nahi da; bestetik, konposta egiteko guneen funtzionamendua hobetzeko ere baliatu nahi da kanpaina.
Auzokonpostaren bidetik, Urola Kostako Udal Elkarteak beste urrats bat eman nahi du hondakinen kudeaketa egokian, eta horretarako, Ardantzabideko auzokonposta gunea indartzeari ekingo dio. Helburua bikoitza da; alde batetik, ahalik eta herritar gehienek auzoan konposta egiteko guneak erabilita, hondakinak murriztea lortu nahi da; bestetik, konposta egiteko guneen funtzionamendua hobetzeko ere baliatu nahi da kanpaina.
Kanpainaren bidez, interesa agertu eta izena ematen duten bizilagun guztiei konpostari buruzko formakuntza tailer bat eskainiko zaie. Formakuntzaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskainiko da. Izan ere, Ardantzabide kaleko konposta egiteko gunea teknikari baten gidaritzapean kudeatuko da. Jarraipen lanez gain, teknikariak arreta eta aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dizkie bizilagunei.
Konpost gehiago, hondakin gutxiago
2005. urteaz geroztik, konposta egiteko hainbat bide dituzte Urola Kostako herritarrek. Batzuek etxean egiten dute, beste batzuk bizilagunen artean, beste batzuk auzoan… Auzoan konposta egiteko aukerari dagokionez, eskualdeko 4 udalerritan eskaintzen du horretarako aukera Udal Elkarteak. Hain zuzen ere, auzoan konposta egiteko udalek eta Udal Elkarteak jarritako 12 eremu daude eskualdean: Getarian 3, Orion 3, Zarautzen 1 eta Zumaian 5.
Oro har, urtez urte gora egin du konposta egitea erabaki eta bere hondakin organikoen konposta egiten duten eskualdeko familien kopuruak. Prebentzioaren bidetik, konposta egin eta hondakin gutxiago sortuta, hondakinek kudeaketak dakartzan kostu ekonomikoak murrizteaz gain, hondakinen azken tratamenduak sortzen dituen beste hainbat arazo ere ekingo dira.
Argibideak eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Tel. 943890808
- ingurumena5@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Auzoak
- Estazio kaleko bide-zirkulazioa hobetzeko lanak egingo ditu Udalak datorren astean 2024/05/24
- Auzoetara eta inguruko herri txikietara itzultzeko doako taxi zerbitzua eskainiko du santelmoetan Zumaiako Udalak 2024/04/03
- Hasi dira San Jose auzoko berrurbanizazio lanak 2023/11/27
- Oikia eta Artadi arteko herri bidea konpondu du Udalak 2023/11/03
Hondakinak
- Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian 2024/06/12
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07